'Km0' filosofian oinarritutako gastronomia saioa | Txoriene EITB

Txoriene

11:15

Txoriene

Gastronomia

Etxaleku-Ostatuko Maritxu Erbiti, aste honetako 'Txoriene'n

I.A.

Jatetxean dastatu daitezkeen platerak prestatuko ditu Pili  Manterolarekin. Etxeko sukaldaritza da bertako Maritxu Erbitiren berezitasuna.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Txoriene" saioko aste honetako gonbidatua Etxaleku jatetxea izango da. Maritxu Erbiti sukaldaria izango da Pili Manterolaren ondoan, eta bertan eskaintzen diren hainbat plater prestatuko ditu.

Maritxu Erbiti Etxaleku-Ostatuko arduraduna da, eta sukaldean lanean aritzen da. Etxeko sukaldaritza da bertako berezitasuna, baita bere osaba bikiek hazitako antxumeak ere.

Imozko bailaran kokatutako jatetxean bertako baratzeko barazkiak prestatzen ditu Maritxuk, eta, gainera, bertako abereak ikusteko aukera ere eskaintzen du Etxalekuk.

Maritxu Erbitik errezeta hauek prestatuko ditu aste honetan: antxume errea bere zukuan entsalada berdearkin, "bizkoflana" mami izozkiarekin, txipiroiak eguzki-lore erara, urdaiazpiko iberikoz betetako barrengorriak, behi txuletoia plantxan egindako pikilloekin, kuiatxozko san jakoboa, usakumeak saltsan bonba arrozarekin, natillaz eta txokolatez bustitako gaileten tarta, porru entsalada patata eta azenarioekin, eta txuri-beltzak.

Horiek, beraz, "Txoriene" ETB1eko sukaldaritza saioan aste honetan, astelehenetik ostiralera, 15:15etik aurrera, ikusiko ditugun errezetetako batzuk.

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena