'Km0' filosofian oinarritutako gastronomia saioa | Txoriene EITB
Txoriene
Txoriene
G.U.
Erredakzioa
Leitzako Iruso jatetxe eta ostatuko sukaldaria arituko da, Pili Manterolarekin batera, ETB1eko sukaldaritza saioan aste honetan. Astelehenetik ostiralera, 15:15ean.
Fran Hernandorena, Iruso jatetxea
Informazio gehiago (2)
Fran Hernandorena, Leitzako Iruso jatetxeko sukaldaria, izango da Pili Manterolak ETB1en gidatzen duen 'Txoriene' saioko asteko gonbidatua. Iruso jatetxean prestatzen dituzten plateretako batzuk egiten erakutsi digu, astelehenetik ostiralera, 15:15ean.
Leitzaran haranaren magalean dago Iruso jatetxe eta ostatua, inguru natural zoragarrian. Mahaian nabari da, batik bat, Irusoren magia. Fran Hernandorenak ederki asmatu du sormena betiko platerekin uztartzen, bertako gaiak eta produktuak erabilita.
Astelehenetik ostiralera, 'Txoriene' saioan ikusiko ditugu haren sukaldaritza proposamenak, 15:15ean, ETB1en.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa