'Km0' filosofian oinarritutako gastronomia saioa | Txoriene EITB

Txoriene

14:16

Txoriene

Txoriene

Donamariako Bentako Haizea Luzuriaga, 'Txoriene'n

Donamariako Bentak landa-ostatua eta jatetxea uztartzen ditu. Bertako sukaldaria da Haizea Luzuriaga eta ETB1eko 'Txoriene' saioan izango da bere errezetak ezagutzera ematen.

  • Haizea Luzuriaga | Txoriene

    Haizea Luzuriaga, Donamariako benta

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donamariako Benta izen bereko Nafarroako herrian dago. Bertan, orain hainbat urte Luzuriaga-Badiola familiak ilusioz beteriko proiektua jarri zuen abian eta landa-etxea eta jatetxea ireki zituen. Urteak igaro arren, sendiak gogotsu jarraitzen du lanean eta orain, gainera, Lorea eta Haizea alabek bertan lan egiten dute. Haizea Luzuariaga, hain zuzen ere, jatetxeko sukaldeaz arduratzen da.

Oinarrizko ikasketak amaitu ondoren, Haizea Donostiara joan zen sukaldaritzak ikasketak egitera. Luis Irizar sukaldaritza eskolan hartu zituen klase teorikoak, eta praktikak Bergarako Koldo Lasa jatetxean eta Ibiziako La Masi den Sort jatetxean burutu zituen. Ordutik Haizea ez da gelditu. Sukaldari lanetan Bartzelona, Tarragona eta Cacesereko zenbait jatetxetan ibiltzeaz gain, munduan barrena ere bidaiatu du. Japonia, Mexiko, Italia, Grezia eta New Yorken izan da bertako sukaldaritza eta kultura ezagutzen.

Azken urteetan Donamariako Bentako sukaldea zuzentzen du. Bertan, garain garaiko produktuak erabiltzen ditu, urte-sasoi bakoitzeko produktuen arabera karta aldatuz. Guztia mimoz prestatzen du. Horrez gain, jatetxean gastronomia jardunaldiak ere antolatzen dituzte.

Xuban Intxaustik gidatzen duen "Txoriene" saioan bere errezeta goxoenen sekretuak azalduko ditu Haizeak. Astelehenean oilo kurruskaria eta foie hostopila porruarekin eta sagarrarekin prestatuko ditu. Asteartean, berriz, leka eta sesamo beltzeko tagliateliak eta Club Ranero bakailaoa, tipula kurruskariarekin eta ziazerba frijituarekin egiteko errezetak erakutsiko ditu. Asteazkeneko platerak etxeko laranja torradak karameluarekin eta txahal-masailak ardo beltzetan errege-sagar errearekin izango dira eta ostegunekoak, udaberri-bilkari kurruskaria barazki, legatz eta txangurruarekin eta euskal-txerri sekretua, Baztango onddo saltsa krematsuarekin. Ostiralean, azkenik, Baztango onddoak ogi txigortuan, baserriko arrautza gorringoarekin eta onddo-arroz krematsua Aranazko foie eskalopearekin prestatuko ditu.

 

 

Iruzkinak

  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena