'Km0' filosofian oinarritutako gastronomia saioa | Txoriene EITB
Txoriene
Txorieneko gonbidatua
Muskizen dagoen Donibaneko batzoki sagardotegiko sukaldari nagusia eta gerentea da Aitor LLanos. Xuban Intxaustik aurkezten duen 'Txoriene'n jatetxean ohikoak diren platerak egiten erakutsiko digu
Aitor LLanos, Muskizko Donibane jatetxekoa | Txoriene
Muskizko Donibaneko batzoki sagardotegiko Aitor LLanos sukaldaria izango da gonbidatu Xuban Intxaustik gidatzen duen 'Txoriene' saioan. Aitor Llanosek hamar urte baino gehiago daramatza sukaldaritzaren arloan lanean, eta urte hauetan Donibaneko batzokia eta Barbadun jatetxearen ardura izan du; biak ere Muskizen.
Aitor 1998 urtean hasi zen sukaldaritza ikasketak egiten. Artxandako Ostalaritza Eskolan egin zituen ikasketak. Horiek amaitu ondoren, Muskizko Donibaneko batzoki sagardotegiaren ardura hartu zuen. 2001etik 2004ra izan zen Donibaneko arduradun. Urte horretan, Barbadun jatetxean hasi zen lanean, sukaldari nagusi eta gerente bezala. Barbadun jatetxean garaian garaiko produktu freskoekin lan egin du bezeroei kalitatea eskainiz bere plateretan.
Barbadun jatetxean lanean aritu arren, Aitor Llanosek ez du albo batera utzi Donibaneko batzoki sagardotegia. 2010 urtean erreforma garrantzitsua egin zuen batzokian eta erabat erabarrituta ireki zituen berriz ere ateak. Etapa berri honetan, batzokiko sukaldari nagusia eta gerentea izaten jarraitzen du 'Txoriene'n izango dugun sukaldariak.
'Txoriene' gastrotalk saioan bere jatetxean dastatu daitezkeen platerako batzuk prestatzen erakutsiko dio Xubani. Aste osoan izango da Aitor 'Txoriene'ko sukaldean eta prestatuko dituen platerak ondorengoak dira: Huelvako tigre otarrainxkak ikatz parrillan, tomate milorria idi-buztan erregosiarekin, esne-ogi tostada karamelatua izozkiarekin, abakando entsalada, amamaren pastela Baileys kremarekin, bakailao eta txangurru entsalada pil-pilarekin, perretxiko eta onddo risottoa "Urrizti" Idiazabal gaztarekin, bildots solomoa bere zukuan barazkitxoz beteta, 'Barbadun' hostopila kremaz eta izozkiz betea txokolate beroarekin eta txerri hankak bizkaitar saltsarekin.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa