'Km0' filosofian oinarritutako gastronomia saioa | Txoriene EITB
Txoriene
Sukaldaritza
Sukaldari berri baten bisita jaso du 'Txoriene'k. Oraingoan, Astigarragako Kako jatetxeko Mamen Ollokiegi gerturatu da ETB-1eko saiora Xuban Intxaustirekin batera sukaldatzera.
Mamen Ollokiegi, Kako jatetxekoa | Txoriene
Bideoak (3)
Informazio gehiago (1)
Astigarragako Kako jatetxea familia giroko jatetxea da. Mamen Ollokiegi eta bere hiru neba-arrebak betidanik ezagutu dute jatetxeko martxa. Gazte zirela hil zitzaien aita eta Angela amaren eta osaba Joseren laguntzari esker lortu dute aurrera ateratzea. Mamenek ikaragarri estimatzen die biei egin duten lan guztia.
Aste honetako sukaldari gonbidatuak ez du beti sukaldaritza arloan lan egin. Hasierako urteetan, estetika munduan aritu zen eta aldi berean Kakoko sukaldean. Gerora azken hori hautatu zuen eta gaur egun harro sentitzen da aukeraketa hori egin izanaz. Dionez, "behin ere ez da damutu hartutako erabakiaz".
Kako jatetxeak 1968 urtean ireki zituen ateak eta ordutik kalitatea izan da bere sukaldearen ardatz nagusia. Garain garaiko produktuak eta bertako produktuak erabiltzen dituzte Kakoko sukaldean Mamen eta bere taldeak. Euskal sukaldaritza tradizionala egiten dute eta plater bakoitza mimoz zaintzen dute. Mamenek dioenez "jatetxeko jangela betetzen denean eta bezeroak gustura, poza aurpegian eta eskerrak emanez irteten direnean, niretzat egun zoriontsua da, inguruan dena harmonian dagoelako".
'Txoriene' gastrotalkean bere jatetxeko hainbat plater prestatuko ditu Mamenek Xuban Intxaustirekin batera. Astelehenean txipiroiak bere tintan eta sagar-gozokia prestatuko ditu. Asteartean, onddo nahaskia eta Tolosako babarrunak egingo ditu eta asteazkenan, berriz, sagar-budina eta piperrak txipiroiz beteta. Ostegunean, txitxirioak onddoekin eta txipiroi entsalada epela prestatuko ditu eta azkenik, ostiralean, kardua onddoekin eta arrautza galdarraztatuarekin eta ahuntz-gazta entsalada sukaldatuko ditu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa