Errezetak miniaturak

Txoriene

Miniaturak

Atun Tartarra
12:54
Osagaiak
  • Atuna
  • Sichimi piperrautsa
  • Baratxuri freskoa
  • Sesamo olioa
  • Ahuakatea
  • Gazta krema
  • Maionesa japoniarra
  • Olio ogia
  • Azukrea
  • Gatza
  • Mango maionesa
  • Soja

Bideoak (1)

Prestaketa

GONBIDATUAK: Aitor Bilbao eta Iraide Bustinza

NOLA EGIN:

Errezeta: Lehenik eta behin, atuna laukitxo txikitan ebakiko dugu. Ondoren, bol batean jarriko dugu  eta baratxuri gaztea gehituko diogu, brunoise erara zatituta. Gero azukrea, gatza eta sichimi piperrautsa gehituko dizkiogu. Azkenik, soja apur bat eta sesamo-olia botako diogu.

Beste alde batetik, ahuakatea txikituko dugu eta, gazta eta maionesarekin nahastuko dugu.

Plater batean, molde borobil baten laguntzarekin platereratuko dugu. Lehenengo ahuakatea jarriko dugu eta gainean, atuna. Apaintzeko, olio ogia ipiniko diogu alboan eta gainetik, mango maionesa apur bat.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena