Errezetak miniaturak



Bideoak (1)
-Zailtasuna: Erraza
-Kostua: 0,8-2 euro
-Kaloriak: 180 kcal
NOLA EGIN:
- Katilu handi batean nahastu irina, olioa, gatza eta legamia ur epelarekin. Ondo landu orea eta gorde geroko.
- Tipula zatitu eta sueztitzen jarri erretilu batean. Porrua eta baratxuriak zatitu eta gehitu tipulari. Utzi 5 min sueztitzen eta gehitu bi piperrak txikituta. Utzi 15-20 min. sueztitzen dena.
- Barazkiei tomate saltsa gehitu, piperrauts gozoa eta berdela ongi txikituta, atera sutatik eta ondo nahastu.
- Ongi luzatu orea arrabolarekin (edo botila batekin) lagunduta eta oreak mozteko erabiltzen den molde batekin, borobiletan moztu.
- Borobil bakoitza bete eta ondo itxi, sardexka batekin atximurka txikiak eginez inguruan. Arrautzarekin margotu eta labean erre 45 minutuz 180ยบ.
EiTB TALDEA


EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar