Errezetak miniaturak

Txoriene

Miniaturak

Fruta naturalen brotxeta bonboiarekin
Osagaiak
  • Garaiko frutak:
  • -Marrubiak,
  • -Banana,
  • -Gereziak ...
  • -Estaldura profesional beltza edo zuria, 400 g
  • -Laberako papera edo film transparentea
Prestaketa

Hasteko, erabiliko ditugun frutak zatitu eta txokolate estaldura urtuarekin bildu.

Frutak bildu ostean, hozkailura eraman.

Globo batzuk puztu eta txokolatean sartu. Globoaren behekaldea txokolatez estalita dagoenean, ontzitik atera eta laberako paperaren gainean jarri.

Txokolatea hozten utzi eta, gogor dagoenean, globoa ziztatu eta hondakinak kendu. Hau eginda, txokolatezko ontzitxoak lortuko ditugu, frutaz bete eta brotxeta eta bonboiak laguntzeko erabiliko ditugu.

Brotxetak egiteko, fondeua egin, esnea eta txokolatea nahastuz.

Frutekin brotxeta egin eta txokolate fondeuarekin estali.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena