Errezetak miniaturak

Txoriene

Miniaturak

Hegaluze zatia plantxan, tenpuran egindako escalibada brotxetarekin
Osagaiak
  • Hegaluzea
  • Tipula gorria
  • Pipermorroa
  • Alberjinia
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • Txingarretan egindako barazkiak
  • Kuiatxoa
  • Azenarioak, 2
  • Porrua
  • Oliba-olioa
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • Tenpura
  • Ur hotz-hotza
  • Tenpura-irina
  • Gatza
Prestaketa

Ebaki barazkiak mehe-mehe. Berotu ongi zartagin bat, eta gehitu barazkiak. Salteatu, eta ondu gatzaz eta piperraz

Bildu barazkiak aluminiozko paperean, eta egin labean edo txingarretan.

Zuritu barazkiak, eta ebaki zati loditan.

Prestatu broxetak, hiru barazkiak erabiliz.

Bota ura bol batera, eta gehitu irina, nahi den lodiera lortu arte. Bota gatza. Ebaki hegaluzearen trontza dadotan, eta markatu alde guztietatik, barrualdea gordinik utzita.

Sartu broxeta tenpuran, eta frijitu olio bero-berotan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena