Errezetak miniaturak
Bideoak (1)
Izkiratzar isatsak egiteko:
Ondu isatsak, eta nahasi belarrekin eta olioarekin. Sartu guztia ontzi batean. Gorde geroko.
Sagarra lurrunetan egosteko:
Egin infusio bat, eta iragazi bitan artileki bat erabiliz. Ondoren, sartu infusioa etxeko kafeontzi espres batean.
Egosi izkiratzarren isatsak sagar-lurrunetan. Gorde egosketan sortutako zukuak geroko.
Aurkezpena:
Bota arbendol-olio tanta batzuk plater sakon baten oinarrira, bai eta lurrunetan egindako izkiratzarrak eta haiek sortutako zuku guztia ere. Estali platera kristal batez. Haren gainean, jarri ogi frijituak eta belarrak. Eraman bere horretan bezeroengana, eta haien aurrean, kendu kristala, belarrak eta ogi frijituak plater barrura eror daitezen.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa