Errezetak miniaturak

Txoriene

Miniaturak

Foie eta tipula cromlecha
19:42
Osagaiak
  • Foiea prestatzeko: 200 g foie freskoa, 55 g gazta-krema, koilarakada bat oliba olio, gatza eta piperbeltz beltza.
  • Tipula eta ardo beltza: 750 g tipula, 15 g azukre, 50 g gurin, 500 g ardo beltz, 100 g Jerez ozpina, hiru koilarakada oliba-olio eta gatza.
  • Cromlecha egiteko: 200 g Manioka-semola, 120 g kurkuma-salda, 120 g txipiroi-tintaren saltsa, oliba-olioa frijitzeko.
Prestaketa

Kefir eta foie prestaketarako:

Ebaki foiea dadotan eta salteatu. Utzi pausatzen 5 bat minutuan, eta txikitu gaztarekin eta olioarekin. Bota gatza eta piperra. Gorde geroko.

Tipula eta ardo beltza prestatzeko:

Garbitu tipula eta ebaki julianan. Sueztitu olioarekin, gurinarekin eta azukrearekin, gorritzera iritsi gabe. Behar adina biguntzen denean, bota ardo beltza eta ozpina. Utzi 2 orduz su motelean egosten, harik eta marmelada lortu arte. Gorde geroko.

Cromlecha:

Nahasi semolaren erdia kurkuma-saldarekin. Oratu guztia 5 minutuz, eta utzi pausatzen beste 10 minutuan.

Egin gauza bera semolaren gainerakoarekin eta txipiroi-tintaren saltsarekin. Oreak pausatzen direnean, elkartu bola batean, koloreak nahasi gabe. Luzatu mehe-mehe plastikozko bi orri zurrunen artean.

Frijitu orea 220 graduan, ontzian mugimendu zirkularrak eginez. Frijitu 40 bat segundoan, eta jarraian, utzi pausatzen oliba-oliotan, 149 graduan, 2 minutuz. Xukatu ondo eta ondu.

Aurkezpena:

Egin ebaki txiki bat cromlechei oinarrian, eta sartu foiez eta tipulaz egindako betegarria.

Jarri betetako bi cromlech zutik platerean.

Amaitzeko, bota perrexil pixka bat eta onddo-hautsa gainetik.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena