Errezetak miniaturak

Txoriene

Miniaturak

Foie-terrina
Osagaiak
  • Foie freskoa - 300 g
  • Gatza
  • Piperbeltz beltza eta zuria
  • Kanela
  • Armagnaca - zurrusta bat
Prestaketa

Lehenik, foiea hartu, ireki eta zainak ondo kendu.

Ondoren, bota gatza, piperbeltz beltza eta zuria, kanela pitin bat eta zurrusta bat armagnac. Ondo busti, mugitu eta oso garrantzitsua; foiea ahalik eta gutxien txikitu behar da.

Txikitu gabeko zati handienak kanpoaldean gera daitezela, terrinan sartzen dugunean, itxura polita lortzearren.

Terrinan ondo sartu, eta ziurtatu aire guztia atera dugula. Ondo estali taparekin, eta maria bainuan sartuko dugu, 50 minutuz  60 ºC-tan.

Ateratakoan hozten utziko dugu, eta gero, hozkailuan sartuko. Ondo hozten denean, terrinatik atera dezakegu; atera ezingo bagenu, oso itsatsita dagoelako, berotan sartuko genuke, lana erraztearren. Orduan bai, terrinatik aterako genuke.

Guk osagai hauek erabili ditugu, baina foie micuita egiteko nahi ditugun osagaiak erabil ditzakegu, ia esateko; besteak beste, boilurra, onddoak, beste likore mota batzuk, ardoa, bestelako espeziak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena