Errezetak miniaturak

Txoriene

Miniaturak

'Kikoman' kurruskariak
7:53
Osagaiak
  • Otarrainxka 2 dozena
  • 2 porruak 2
  • 2 azenario
  • Brik orriak - paketetxo bat
  • Kikoman saltsa (soja saltsa)
Prestaketa

Otarrainxkak zuritu eta gorputzak bakarrik gordeko ditugu platertxo batean soja saltsarekin.

Porruak eta azenarioak garbitu eta juliana moduan moztu. Lapiko bat urez bete eta irakiten ipini.

Barazkiak bertara bota eta pare bat minutuz irakiten eduki. Jarraian ur hotzetan pasa eta ahalik eta hoberen leortu.

Kurruskariak osatzeko brik orriak mahaia gainean zabaldu eta lau puskatan moztu. Puska bakoitzean egositako barazkitxo batzuk jarri eta gainean otarrainska bat.

Brik orriarekin bildu. Horrela otarrainxka guztiak bildu arte.

Bukatzeko olio berotan frejitu minutu batez.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena