Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Artobeltz eta banana ogia
21:06
Osagaiak
  • --Artobeltz irina, 60 g
  • --Ura, 125 ml
  • --Irin gluten gabea, 180 g
  • --Banana bi
  • --Arrautza bi
  • --Esnea, 180 ml
  • --Azukre beltza, 150 g
  • --Intxaurrak, 60 g
  • --Mahaspasak, 60 g
  • --Legamia, 16 g
  • --Intxaur muskatua, koilarakadatxo bat
  • --Kanela hautsa, koilarakadatxo bat
  • --Gatza
Prestaketa

Gonbidatua: Markel Alberdi igerilaria

NOLA EGIN?

- Arto irina, gluten gabeko irina eta azukrea nahastu.

- Ondoren, legami hautsa eta kanela gehitu.

- Eta azkenik, intxaur muskatua, mahaspasak eta intxaurrak gehitu.

- Bestetik, bananak zuritu eta xehatu.

- Bananari olioa bota eta ondo nahastu. Eta ondoren, esnea gehitu.

- Dena elkartu eta nahastu egingo dugu.

- Azkenik, arrautza pare bat irabiatu eta beste guztiarekin batu.

- Moldea gurin eta irinarekin igurtzi.

- Ogi masa moldean jarri eta labera sartu 45 minutuz 180º gradutan.

- Labetik atera eta 10 minutuz hozten utzi.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena