Errezetak lehenengo platerak
Gonbidatuak: Koldo Aulestia, Afagi elkarteko presidentea eta Arantxa Gurmendi aktoresa.
NOLA EGIN?
- Sardinei hezurra kendu.
- Ura gatzarekin irakiten jarri eta pasta egosi.
- Ahuakateari hezurra kendu, mamia atera eta zanpatu.
- Pixkanaka limoi-zukua bota eta ongi nahastu. Gatz puntua eman.
- Behin pasta egosita dagoela, ur hotzera pasa egoste prozesua mozteko.
- Gazta krema, ziapea eta sardinak batu, birrindu eta ongi nahastu.
- Sardina nahasketa eta ahuakate zanpatua hozkailura sartu.
- Bi nahasketak manga desberdinetan sartu eta pasta bete.
- Tomateari haziak kendu eta zatitu.
- Albaka xehatu eta tomatearekin nahastu.
- Ondoren olio, ozpina eta gatza bota eta dena ongi nahastu.
- Amaitzeko, platerera zerbitzatu; kaneloiak jarri eta gainetik tomate ozpin-olioarekin apaindu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa