Errezetak lehenengo platerak
Gonbidatuak: Jonh Berkhourt taldeko Ekain Perez eta Eneko Lusar oiartzuarrak.
NOLA EGIN?
Alberjiniak erretzeko:
- Oliba olio zorrotada bat bota alberjiniari eta aluminio paperean bildu.
- Labera sartu 180 gradutan ordu erdiz.
Tipula karamelizatzeko:
- Tipula xehatu eta erregosi.
- Tipulari azukrea eta ozpin zorrotada bat bota.
- Granada erditik zatitu eta zati erdi bati fruitua atera kolpeak emanez.
- Alberjiniari azala kendu, zati txikietan zatitu eta granadarekin nahastu.
- Tofua zatitu eta zartaginean gorritu.
- Baratxuri beltza txikitu eta alberjinia eta granadari gehitu.
- Intxaurrak ere erantsi.
- Xerez ozpina gehitu eta dena ongi nahastu.
Eta amaitzeko platerera zerbitzatuko dugu;
- Oinarrian tofu zatiak jarriko ditugu.
- Ondoren, alberjinia, granada, intxaurrak eta baratxuri nahasketa botako diogu.
- Eta amaitzeko, tipula karamelizatua jarriko diogu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa