Errezetak lehenengo platerak
Bideoak (1)
Gonbidatuak: Senegalekin kolaboratzen duen 'Gente que hace cosas' erakundearen Eider Elorza eta Elass Faie kideak.
NOLA EGIN?
- Lehenbizi tipula, azenarioa eta aza zatitu.
- Baratxuria eta alberjinia zuritu eta zatitu.
- Juka ere zurituko eta xafletan ebaki.
- Bestetik, arkumea zatitu eta kazola batean gorritu.
- Gorrituta dagoenean tomate-saltsa kontzentratua lehenbizi eta baratxuria ondoren, erantsi.
- Tipula eta azenarioa gehitu eta sueztitzen utzi.
- Azalorea, alberjinia eta juka ur irakinean egosten jarri.
- Barazkiak egosita daudenean, uretik atera eta erabilitako ura arkumeari gehitu.
- Ondoren, pipermina eta jumboa gehitu.
- Eta bakoitzaren gustura maggi aroma erantsi eta sutan utziko dugu 10 minutuz.
- Arroza pixkanaka kazolara erantsi eta erregosten utzi.
- Amaitzeko, platerera zerbitzatuko dugu eta peri-peri saltsa botako diogu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa