Errezetak lehenengo platerak
Gonbidatua: Asier Aranguren, Lodosako pikillo piperren Nabarreko elkarteko kidea.
NOLA EGIN?
- Ura berotzen jarri, gatzarekin, 65 graduetan eta arrautzak bertan sartu 40 minutuz.
- Berakatza txiki txiki moztu eta sueztitzen jarri.
- Piperrak tiretan moztu eta berakatzarekin konfitatu.
Ogi-mamia egiteko:
- Ogiari laskak atera eta txikitu.
- Hirugiharra laukietan moztu eta gantzarekin erregosi.
- Ogia, hirugiharrarekin batera txigortu.
- Gantza gehiago bota beharrezko bada.
- Arrautza egosiak uretik atera eta behin osagai guztiak prest ditugula, kopa betetzen hasiko gara.
- Lehenbizi, koparen azpiko kapa bezala ogi txigortua eta hirugiharra jarriko dugu.
- Bigarrenik, piper konfitatuak.
- Eta amaitzeko, guztiaren gainean arrautza egosia jarriko dugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa