Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Azenario purea 'Grecy'erara
30:47
Osagaiak
  • Tipulak
  • Txerri gantza
  • Azenarioak
  • Patatak edo arroza
  • Gurina
  • Salda
  • Arrautza gorringoa
  • Urdaiazpikoa
  • Ogia
  • Egilea: Zigor Iturrieta
Prestaketa

- Gantza zartaginera bota eta desegiten dagoen bitartean, tipula zatitu. Ondoren, tipula xehatua erregosi eta salda gehitzen joan.

- Azenario eta patatak txikitu eta tipulara erantsi. Salda gehitu eta sueztitzen utzi. Gutxienez 25-30 minutu utzi erregosten.

- Barazkiak desegiten hasten direnean iragazi eta gurina gehitu.

- Urdaiazpikoa frijitu eta ondoren ogia gorritu.

- Purea prest dagoenean, gorringoa gehitu eta ondo nahastu.

- Bukatzeko, bakoitzaren gustura platera apaindu, urdaiazpikoa, ogia eta arrautza gorringoa gehituz.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Txoriene
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena