Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Mondejuak eta mondeju-zopa
Osagaiak
  • Mondejuak egiteko:
  • Ardi gantza
  • Porruak
  • Tipula
  • Ardi tripakiak
  • Arrautzak
  • Kanela
  • Pipermina
  • Gatza
  • Mondeju-zopa egiteko:
  • Mondejua egosteko erabili den salda
  • Ogia
Prestaketa

Gonbidatua: Iñigo Araindia kaixomaitia webguneko sortzailea

NOLA EGIN:

Mondejuak:

-Azenarioak zuritu eta zatitu; porruak garbitu

-Porruaren 'zuria' txiki-txiki egin

-Tipula xehetu

-Ardi-gantza txikitu

-Guztia erregosi, gatz pixka batekin

-Hozten utzi, arrautzekin nahastu, pipermin pixkatxo bat eta gatza erantsi eta ogi mami birrindua gehitu

-Hesteak bete (inbutu bezala litro t’erdiko ur botila erabili dezakegu)

-Uretan sartu behar ditugu (ez du irakin behar) eta zulo batzuk egin

Salda:

-Porruaren 'berdea' egosten jarri, azenario pare bat, ardi-tripaki eta gantz pixka batekin

-Dena iragazi, gatza bota eta ordubete bat egosten utzi

-Ogi xerra bat lapikoan sartu eta ondo bustita dagoenean atera

 

 

 

 

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena