Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Kinoa, piper entsaladarekin, ahuakatearekin eta ganbekin
21:42
Osagaiak
  • Kinoa, edalontzi erdi
  • Patata bat
  • Ahuakate erdi
  • Piper berdea
  • Piper gorria
  • 3 ganba handi
  • Ura, edalontzi bat
  • Baratxuria
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Egilea: Gorka Gereño
Prestaketa

Piperrak eta baratxuria juliana eran ebaki, eta oliba oliotan erregosi 20 minutuz su eztian, gatz pixka batekin.

Patata zuritu eta uretan egosi. Egositakoan, birrindu oliba olioa pixka batekin. Kinoa egosi, eta patata purearekin nahastu.

Ganbak zuritu eta salteatu oliba olio pixka batekin. Ahuakatea zuritu, eta xerratan ebaki.

Azkenik, platera muntatu. Lehenengo, kinoa eta patata pure nahastea jarri platerean; gainean, piper entsalada. Horren guztiaren gainetik, ganbak eta ahuakatea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena