Errezetak lehenengo platerak
GONBIDATUA: Gorka Gereño
NOLA EGIN:
Arroz integrala shiitakeekin eta artoarekin
Lehenik eta behin, arroza egosten ipini, gatz eta tamari pixka batekin. 45 min egosi.
Tipula zati txikitan ebaki, olio pixka batekin erregosi, 20 min.
Perretxikoak zatitu eta tipulari erantsi.
Tipula eta perretxikuak 5 min erregosten utzi.
Azkenik, artoa erantsi eta beste 5 min erregosten utzi. Amaitzeko, arrozarekin nahastu.
Azalore errea
Hasteko, alde batetik, azalorea garbitu eta zati txikitan zatitu. Lurrunetan egosi, 8 bat min.
Beste aldetik, txitxirio irina, arrautza, oliba olio pixka bat, txipiroi tinta eta ur pixka bat nahastuta, ore bat egin.
Bukatzeko, azalorea ore honetatik pasatu eta ekilore oliotan frijitu.
Endibiak barazkiekin eta antxoekin beteta
Lehehnengo, tipula eta azenarioa juliana eran ebaki. Oliba oliotan erregosi, 20 min.
Endibiak bete eta gainean antxoa jarri.
Azkenik, sesamo haziak gainetik bota.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa