Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Alberjiniak kuskusez beteta, ganbekin eta muskuiluekin
22:00
Osagaiak
  • 2 alberjinia
  • Kuskusa, 200 g
  • Tipula, 200 g
  • Piper gorria, 50 g
  • Piper berdea, 50 g
  • Tomate freskoa, 100 g
  • Ganbak, 75 g
  • Muskuiluak, 75 g
  • Arrain salda, 300 ml
Prestaketa

GONBIDATUA: Eli Pinedo

NOLA EGIN:

Lehenik eta behin, txikitu tipula eta erregosten jarri pare bat minutuz. Bitartean, txikitu bi piperrak, jarri erregosten, txikitu tomatea eta gehitu gainerako barazkiei.

Hori egin eta gero, moztu luzetara erditik alberjiniak, atera haragia koilara baten laguntzaz, txikitu haragia eta jarri erregosten gainerako barazkiekin batera. Alberjinia gorputzei olio pixka bat bota gainetik, eta labean sartu 180 ºC 15 bat minutuz.

Gehitu ganbak eta muskuiluak barazkiei, eman pare bat buelta, gehitu kuskusa, bota ur irakina, estali eta itzali sua. Utzi horrela bost bat minutuz, ur guztia zurgatu arte.

Azkenik, atera labetik alberjinia gorputzak eta kuskusarekin bete. Eta bukatzeko, bota gainetik gazta birrindua eta labera sartu bost bat minutuz 200 graduan.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena