Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Udon pasta jengibre saldarekin
08:00
Osagaiak
  • -Udon pasta, pakete bat
  • -Konbu alga, tira bat
  • -Ura, 2 katilukada
  • -Soja saltsa, 2 koilarakada
  • -Sagar zuku kontzentratua, 3 koilarakada
  • -Jengibre fresko birrindua, koilarakada bat
  • -2 tipula
  • -Azenario bat
  • -Lekak, 50 g
  • -2 nori alga hosto
  • -Sesamo olioa, koilarakadatxo bat
Prestaketa

Zailtasuna: Ertaina

Kostua: 1-2 euro

Kaloriak: 485 Kcal

GONBIDATUA:

Aritz Urdanpilleta kirol dietista.

NOLA EGIN:

-Lapiko batean, ura berotzen jarri eta irakiten hasten denean, bertan egosi udon pasta. Egosita dagoenean, ur hotzarekin hoztu, xukatu eta gorde.

-Beste lapiko batean, bi katilukada ur konbu algarekin irakin. Tipula fin-fin ebakita bota eta 10 edo 15 minutuz, irakiten utzi.

-Gainerako barazkiak fin ebakita bota eta beste bost minutuz, irakiten utzi. Soja saltsarekin, sagar zukuarekin, jengibrearekin eta olioarekin ondu.

-Pasta katilu handi batean jarri eta gainetik salda beroa eta barazkiak bota. Nori algarekin apaindu eta zerbitzatu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena