Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Alberjinia Parmako erara
07:40
Osagaiak
  • -Alberjinia
  • -Tomate helduak
  • -Mozzarella gazta
  • -Parmesano gazta birrindua
  • -Tomate saltsa
  • -Ogi birrindua
  • -Berakatza
  • -Oregano freskoa
  • -Albaka freskoa
  • -Gatza
  • -Oliba olioa
Prestaketa

Zailtasuna: Erraza

Kostua: 3-5 euro

Kaloriak: 189 Kcal

GONBIDATUAK:

'Gu ta Gutarrak' saioko Txurru eta Julen Telleria.

NOLA EGIN:

-Hasteko, berakatza eta oreganoa txikitu eta ogi birrinduarekin nahastu.

-Alberjiniak xerratu eta ogi birrindutik pasatu.

-Tomateak tamaiana bereko xerratan ebaki eta zartagian gorritu.

-Mozzarela gazta xerratan ebaki.

-Alberjinia, tomate eta mozzarela xerrak bata bestearen gainean pilatu. Xerra bakoitzaren artean, tomate birrindua edo tomate saltsa naturala jarri.

-Barazkiekin egindako dorretxoari gazta parmesano birrindua bota gainetik.

-Guztia labean sartu eta 5-10 minutuz berotu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena