Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Itsaski krema
Osagaiak
  • - Tipula gorria
  • - Azenarioa
  • - Porrua
  • - Otarrainxkak
  • - Tomate saltsa
  • - Irina
  • - Esnea
  • - Ura
  • - Pattarra

Bideoak (1)

Prestaketa

GONBIDATUA:

Itziar Larrañaga

NOLA EGIN:

- Otarrainxkak zuritu, azala ongi kenduz. Bitartean, ura berotzen jarri.

- Tipula zatitu eta olio pixka batekin erregosten jarri. Azenarioa ere zati txikitan egin eta gehitu. Porruarekin ere prozesu berdina. Dena erregosten dagoenean 45 minutu utzi sutan.

-  Ura berotu denean, otarrainxken azal eta buruak sutan sartu. Hau egosita dagoenean, birrindu eta ondoren kolatu.

-  Berdurei irina gehitu eta ongi nahastu. Ongi nahasita dagoenean, esnea gehitzen hasi gutxika.

-  Berdurak eta salda nahastu eta ondoren birrindu. Birrintzen ari garen bitartean tomate salda gehitu.

-  Salda berriz ere irakiten jarri eta gatza gehitu.

-  Pattarra sutan jarri eta suak hartzen duenean kremara gehitu.

-  Otarrainxkak zatitu eta kremari gehitu.

-  Kremari irteten zaion aparra kentzen joan.

-  Otarrainxkak egosita daudenean, krema eginda dago.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena