Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Patata tortilla barru beteak
Osagaiak
  • - 2-3 patata
  • - Tipula erdi bat
  • - 5 arrautza
  • - York urdaiazpikoa, txaka, gazta, letxuga... nahi duzuena
Prestaketa

Zailtasuna: Erraza

Kostua: 0,40-2 euro

Kaloriak: 260 kcal

NOLA EGIN:

- Tipula moztu, eta sueztitzen jarri oliotan.

- Patatak moztu, eta gehitu tipulari.

- Eginda daudenean, atera oliotik eta arrautza irabiatuekin nahastu.

- Jarri zartagin batean olio pixka bat berotzen,  eta bota bertara tortilla nahaste horren hiru laurdenak. Utzi pixka bat egiten, eta atera plater batera.

- Jarri zartagina berriro sutan, eta bota bertara tortillaren gainerako laurdena. Sutan dagoela, laurden hori gazta eta York urdaiazpikoarekin estali, eta gero gainean, platerean geneukan tortilla jarri. Utzi egiten, eta atera.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena