Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Onddoz betetako txerri hankak entsaladan
13:59
Osagaiak
  • - 2 txerri hanka
  • - 150 g onddo
  • - Tipula erdia
  • - Porru bat
  • - Azenario bat
  • - 3 baratxuri atal
  • - Eskarola bat
  • - Oliba olioa
  • - Modena ozpina
Prestaketa

-Zailtasuna: Normala

-Kostua: 3-6 euro

-Kaloriak: 550 kcal

GONBIDATUA:

Mikel Astarloza

NOLA EGIN:

- Sartu txerri hankak, tipula, azenarioa, porrua eta bi baratxuri atalak presio-eltzean, eta utzi dena egosten, ordubetez gutxi gorabehera.

- Atera txerri hankak, eta utzi pixkat hozten.

- Salteatu onddoak.

- Kendu hezurrak txerri-hankei, eta barrua onddoekin bete. Bildu txerri-hanka barru-beteak film plastikoarekin, eta bilkari bat egin. Sartu hozkailuan, eta utzi hozten.

- Entsaladako katilu handi bat hartu, eta igurtzi barren guztia. Ondu bertan eskarola entsalada, oliba olioarekin, Modena ozpinarekin eta txerri-hankak egosteko erabili dugun salda pixka batekin.

- Txerri-hanka bilkaria xerratan moztu, eta pasa xerrak plantxatik. Eskarola platerean jarri, eta gainean txerri-hanken xerrak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena