Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Kuiatxo, gazta eta barazki milorria
25:44
Osagaiak
  • - Kuiatxo bat (500 g)
  • - 3 tomate (300 g)
  • - 2 tipula txiki (250 g)
  • - 3 piper berde
  • - Berakatza
  • - Gazta xerratuak, pakete bat (120 g)
  • - Gazta birrindua, pakete bat (120 g)
  • - Tomate saltsa (300 g)
  • - Olioa, gatza eta piperrautsa
Prestaketa

- Zailtasuna: Erraza

- Kostua: 2 euro

- Kaloriak: 250 kcal

GONBIDATUA:

Irati Anda

NOLA EGIN:

Tomateak zuritu, barruko haziak kendu eta lauki txikietan zatitu. Berakatza txikitu eta tomatearekin batera sueztitu.

Tipula julianan ebaki eta sueztitzen jarri. Gehitu piper berdeak julianan ebakita eta dena sueztitzen jarri.

Kuiatxoa garbitu eta xerratan ebaki. Bota gatza eta piperrautsa eta zartagin batean egin xerraka. Gorde.

Metalezko molde batekin gazta xerrak ebaki eta gorde.

Tipula eta tomatea eginda dauzkagunean, milorria muntatu.

Molde barruan, lehenengo kuiatxo kapa bat jarri, gero tipula kapa bat, tomate kapa eta bukatzeko gazta xerra bat. Horrelako 2-3 kapa jarri eta kuiatxoarekin bukatu.

Gazta birrindua bota gainean eta labean sartu 180 gradura 10 bat minutu.

Platerean tomate saltsa pixka bat jarri eta milorria gainean desmoldatu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena