Errezetak lehenengo platerak
Bideoak (1)
- Zailtasuna: Normala
- Kostua: 1-3 euro
- Kaloriak: 350 kcal
NOLA EGIN:
Jarri ura irakiten gatzarekin eta bertan kaneloi xaflak egosi.
Tipula txiki-txiki egin eta ontzi batean sueztitu.
Ziazerbak txiki-txiki egin eta gehitu tipulari, soja saltsa pixka batekin lagunduta. Utzi 20 bat minutu erregosten. Gehitu mahaspasak eta sutatik atera.
Bete kaneloi xaflak ziazerbekin. Bota labeko ontzi batean tomate saltsa pixka bat eta jarri gainean kaneloiak
Jarri esnea sutan berotzen.
Urtu gurina lapiko batean eta bota bertara irina, ondo nahastu. pixkanaka esne beroa gehitu, eragiteari utzi gabe. utzi 10 bat minutu irakiten.
Bota bexamela kaneloien gainetik , gehitu gazta birrindua eta sartu labean 180º 10-15 minutu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa