Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Onddo pastela barrengorri kremarekin
Osagaiak
  • -Tipula, 200 g
  • -Oliba-olioa, 100 ml
  • -Onddoak, 250 g.(salteatuta eta iragazita)
  • -Baratxuria, 5 g
  • -Gatza
  • -Arrautzak, 6
  • -Esne gain likidoa, 200 ml
  • -Gurina
  • Krema egiteko:
  • -Barrengorriak, 100 g
  • -Tipula, 50 g
  • -Ura edo hegazti salda, 250 ml
  • -Esne gaina, 200 ml
  • -Gatza
  • -Oliba-olioa, 100 ml
Prestaketa

Hasteko, tipula juliana eran ebaki eta oliba-oliotan sueztitu. Eginda dagoenean, makinaz txikitu.

Onddoak konfitatu eta makinaz txikitu. Aurrekoarekin nahasi eta guztia sueztitu.

Esne-gaina eta arrautzak nahastu eta aurrekoari gehitu. Dena flaneran sartu eta maria bainuan laberatu.

Barrengorri krema egiteko:

Tipula juliana eran ebaki eta oliba-oliotan sueztitu. Barrengorriak txikitu eta gehitu.

Aurrekoari salda bota, esne-gaina gehitu eta guztia sueztitu.

Osagai guztiak platereratu eta trufa laminatua eta perrexil kizkurrarekin apaindu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena