Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Otarrainxka eta pasta entsalada epela, tomate konfitatuarekin
Osagaiak
  • -Tomateak
  • -Tipula
  • -Urazae
  • -Pasta
  • -6 otarrainxka
  • -Pasta
  • -Ozpin-olioa
  • -Erremolatxa-ernamuinak
Prestaketa

Tomate konfitatua prestatzeko, zartagian tipula zatitua eta olio pixka bat jarri. Tomateak zuritu eta zati ez oso handietan ebaki. Zatiak zartagian ipini eta azukrea eta gatz apur bat gehitu. Nahi izanez gero, bukaeran, albaka pixka bat bota.

Uraza garbitu. Pasta lapikoan egosi. Otarrainxkak zuritu eta frijitu eta olio berean pasta salteatu.

Platerean, molde bat erabiliz, tomate konfitatu geruza fin bat jarri eta honen gainean, uraza pixka bat. Ondoan, otarrainxkak eta pasta jarri.

Azkenik, uraza ozpin-olioaz gozatu eta, nahi izanez gero, erremolatxa-ernamuin sorta bat jarri.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena