Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Txipiroiak pelaio erara
Osagaiak
  • -4 txipiroi txiki (amukoak aukeran)
  • -2 tipula
  • -2 patata
  • -Oliba-olioa
  • -Gatza
  • -Ardo zuria
  • -Arrain-salda
  • -Ezpeletako piperrautsa
Prestaketa

Hasteko, patatak zuritu eta laminetan zatitu. Tipula ebaki eta gehitu. Labean sartu, olioa, gatza, ardo zuri zorrotada bat eta arrain salda zorrotada batekin bustita.

Txipiroiak garbitu eta plater batean gorde.

Tipula juliana eran ebaki eta gatz pixka bat botata sueztitu.

Plantxa berotu eta olio tanta batzuk gainean bota. Txipiroiak bertan sueztitu.

Molde batekin platerean geruzak osatzen joan. Lehenengo geruzan patatak jarri, bigarrenean tipula sueztitua eta hirugarrenean txipiroiak. Gainetik gatza bota eta ozpin-olioaz apaindu.


  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena