Errezetak lehenengo platerak
Bideoak (1)
Hasteko, basmati arroza urez betetako edukiontzi batean hiru aldiz garbitu, almidoia kentzeko.
Lapiko baten ura, gatza eta olio zorrotada bat bota eta basmati arroza bertan egosi.
Barazkiak (tipula,piper berdea, azenarioa, porrua, barrengorriak eta kuiatxoa) juliana eran ebaki. Limoia zuritu eta limoi azala juliana eran moztu eta jengibrea zuritu eta zati txiietan ebaki. Moztutako guztia wok ontzira bota eta olio pixka batekin sueztitu eta salteatu.
Arroza egosita dagoenean lapikotik atera eta barazki salteatuei gehitu wok ontzian.
Arroza eta barazkiei kuminoa, currya eta soja bota eta dena ondo nahastu, arrozak kolorea eta zaporea har dezan.
Platera aurkeztu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa