Errezetak lehenengo platerak
Jarri perretxikoak uretan bi orduz, hidrata daitezen. Xukatu perretxikoak eta gorde ura, iragazita.
Txikitu urdaiazpikoa, hirugiharra eta arkume-barrenak. Kazola batean, jarri olioa eta arkume-barrenak, eta egin su txikian, erabat desegin arte. Gehitu urdaiazpikoa eta hirugiharra, eta sueztitu. Bota baratxuri txikitua eta perretxiko zatituak. Gaineratu tomate-saltsa eta perretxikoak hidratatzeko erabilitako ura. Utzi su eztian irakiten pare bat minutuan. Pixkanaka, gehitu ogi-mamiak, etengabe eraginez, harik eta likido guztia hartu eta solte geratu arte. Jarri gatz-puntuan.
Atera ogi-mamiak platerera, eta erdian, ipini arrautza-gorringoa. Eman errealdi bat sopletearekin, eta jarri gatz-kristal batzuk gorringoaren gainean.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa