Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Zigala kurruskarien entsalada, itsaski maionesarekin
16:10
Osagaiak
  • -Zigala ertainak, 16
  • -Brick orezko orriak, 4
  • -Tipula, 1
  • -Porrua, 1
  • -Azenarioa, 1
  • -Baratxuri-aleak, 2
  • -Ardo zuria, edalontzi erdia
  • -Tomate-saltsa, 2 koilarakada
  • -Askotariko urazak
  • -Tomate helduak, 3
  • -Tipulin txikia, ½
  • -Baratxuri-ale txikitua, ½
  • -Esnea, 60 g
  • -Ekilore-olioa, 200 g
  • -Oliba-olio birjina
Prestaketa

Zuritu zigalak, eta gorde buruak zigalen salda egiteko

Txikitu tipula, porrua, azenarioa eta baratxuria julianan, eta jarri oliotan biguntzen kazola batean. Biguntzen direnean, gehitu ardo zuria, utzi urritzen eta gehitu tomate-saltsa. Azkenik, gehitu aldez aurretik salteatutako zigala-buruak. Estali urez, jarri irakiten eta irakiten hasitakoan, jaitsi sua eta utzi egosten 20 bat minutuan. Iragazi eta hozten utzi.

Marisko-maionesa egiteko

Egin maionesa esnea eta olioa erabiliz, gehitu zigalen salda eta jarri gatz-puntuan.

Ebaki brick-pasten orriak lau zatitan. Bildu brick bakoitzean zigala bat, eta sartu zotz bat.

Tomate ozpin-olioa egiteko

Kendu azala tomateei, eta birrindu. Ondoren utzi xukatzen iraztontzi batean. Txikitu tipulina mehe-mehe, eta elkartu tomatea tipulinarekin eta baratxuriarekin. Estali oliba-olio birjinaz, eta jarri gatz-puntuan.

Muntaia

Frijitu zigalak olio ugaritan. Platerean, jarri uraza mordo bat eta ondu tomate ozpin-olioa erabiliz. Azkenik, bota itsaski-maionesa gainetik.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena