Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Etxeko talotxoak
Osagaiak
  • Taloen orea egiteko:
  • Gari-irina, 4 koilarakada
  • Ura, zurrusta bat
  • Arrautzak, 1
  • Gatza
  • Bexamela egiteko osagaiak:
  • Margarina, 50 g
  • Irina, 2 koilarakada
  • Esnea, 100 g
  • Urdaiazpiko egosia, txiki-txiki eginda
  • Gatza/ piperbeltz zuria

Bideoak (1)

Prestaketa

Nahasi taloen orea egiteko osagaiak hotzean, eta irabiatu, pikorrik gera ez dadin.

Berotu eta koipeztatu ongi zartagin biribil bat edo krepeak egiteko zartagin bat. Bota ore kantitate txiki bat burruntzali batez eta zabaldu ongi. Eman buelta, eta egin bi aldeetatik, erre gabe. Atera eta geroko gorde.  Egin gauza bera, harik eta orea amaitu arte.

Bexamela egiteko: urtu margarina pixka bat ontzi batean, gehitu irina eta egin roux bat. Eragin hagaxkekin, eta bien bitartean, gehitu esnea, nahi dugun lodiera lortu arte. Bota urdaiazpiko txikitua, eta ondu gatzaz eta piperraz.

Zabaldu bexamela talo baten gainean, eta estali beste batez. Gorde geroko. Hozten direnean, ebaki triangelutan, eta pasatu ertzak arrautzetan eta ogi arrailetan, ongi itxita gera daitezen.

Frijitu oliotan. Xukatu paperean.

Jarri plater batean, eta lagundu entsalada pixka batekin.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena