Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Arroz melenga azafrai-kutsuko porruekin
17:13
Osagaiak
  • -Porruak, 3
  • -Arroza, 200 g
  • -Endibia txikitua, 1
  • -Tipulatxak, 3
  • -Azafrai-hariak
  • -Pleurotus perretxikoa
  • -Aliolia
  • -Porrusalda
  • -Arraultza
  • -Baratxuria
  • -Perrexila
  • -Ekilore-olioa
Prestaketa

Egosi porruak, eta geroko gorde.

Bestalde, sueztitu arroza olio zurrusta batekin, bai eta endibia, tipulatx txikituak eta azafrai-hariak ere. Gehitu porruen ura arrozari, eta bota porru zatiak gainera. Utzi egosten su eztian 18 bat minutuan, eta utzi pausatzen 7 bat minutuz, eragin gabe.

Bien bitartean, egin aliolia, arrautza bat, ernamuinik gabeko bi baratxuri, perrexil txikitua, ekilore-olio zurrusta bat eta porru-salda pixka bat gehituta, zenbateko dentsitatea eman nahi diogun.

Egin garaian garaiko perretxikoak plantxan, hornigai gisa.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena