Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Porru eta ganba pastela
16:40
Osagaiak
  • 1 molde (6 pertsonantzako), 6 porru, 6 arrautza, ¾ litro esne-gain likidoa, 12 otarrainxka, gazta birrindua, gatza eta piperbeltz zuria
Prestaketa

Bol batean, arrautzak irabiatuko ditugu gatz eta piperbeltz zuri pixka batekin. Ondoren, esne-gaina nahasiko diegu.

Porruak txikitu eta ur irakinetan egingo ditugu. Uretatik atera, eta hozten utziko ditugu. Bien bitartean, otarrainxkak zuritu eta txikituko ditugu.  Zelofanez estalitako molde batean, porru txikitua jarriko dugu oinarrian, eta gainean, otarrainxkak eta gazta birrindua. Ondoren, aurreko nahasketa gehitu, eta zelofana itxiko dugu.  Lurrunezko labean edukiko dugu 140 minutuan;  eta bestela, berriz, ohiko labean, maria bainuan jarrita 160 graduan, hiru ordu laurden edo ordubetez. Utzi hozkailuan egun batez hozten. Moldetik atera, eta zerbitzatu.

Saltsa egiteko, ontzi batean, esne-gaina, gazta birrindua eta porru txikitu pixka bat jarri. Irakin, eta zerbitzatu baino minutu batzuk lehenago, otarrainxka zati batzuk gehitu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena