Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Patatak Errioxako eran
16:51
Osagaiak
  • Arabako patata, piper txorizeroa, oliba-olioa, txorizoa, saiheski adobatua, tipulak eta porruak
Prestaketa

Lehenik, patatak zuritu eta puskatuko ditugu, eta horren ondoren, saiheskia,  txorizoa, tipula eta porruak zatituko ditugu.

Kazola batean, tipula eta porrua jarriko ditugu oliotan biguntzen, eta egiten direnean, gorritzera iritsi gabe, saiheskia eta txorizoa gehituko ditugu. Ongi sueztitu, eta patatak eta piper txorizeroa gehituko ditugu .

Guztia ongi sueztitu, eta salda gehituko dugu, patatak ongi estali arte. Utzi egosten su txikian, hiru ordu laurden.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena