Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Tipula-zopa ezkaiarekin, ahate-errotearekin eta Baztango gasnarekin
10:01
Osagaiak
  • Bi tipula handi
  • Oliba-olioa
  • Gatza
  • Baratxuri-aleak 4
  • Ezkaia
  • Vermouth zurrusta bat
  • Ura
  • Ahate-errota xehatuak
  • Baztango gasna xehatua
  • Arrautza txikia
Prestaketa

Hasteko, oliba-oliotan, 2 tipula xehatuak frijitu behar dira, 4 baratxuri-alerekin batera. Gainetik, gatza bota behar zaio. Gero, ezkaia bota, norberak nahi adina. Kolorea hartzen duenean, Vermouth basokada bat bota behar da. Dena, su txikian berotu. Denbora apur bat pasa ostean, urez estali eta 15 minutuan egosi behar da. Jarraian, irabiagailuarekin nahasi, eta iragazki txinatarretik pasatu. Bitartean, ahate-errotak frijitu, eta zopatara gehitu.

Zerbitzatzeko garaian, bol batean edo plater polit batean jarri behar dira osagai guztiak. Zopa, ahate-errotak, Baztango gasna xehatua jarri, eta apaingarri gisa, arrautza txiki bat (galeperrarena).

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena