Errezetak lehenengo platerak
Bideoak (1)
Hasteko, alberjinia eta piperra labean sartu 225 graduan, eta 50 minutuan eduki. Gero, alberjiniari ebaki bat egin labean sartzerako, apur ez dadin. Labetik ateratakoan, hozten utzi, zerbaitekin estalita.
Bestetik, ogi-xerrak txigortu zartagin batean, eta gorde egin behar da.
Jarraian, alberjinia eta piperra hoztuta daudenean, zuritu eta tiratan egin. Beheko aldean alberjinia jarri, plateraren oinarria estaliz, eta piperra gainean, trebeska.
Apaindu gatza, oliba-olioa eta Modenako ozpina erabiliz.
Azkenik, sobrasada ipini ogi txigortuen gainean, eta Alberjinia eta piperra jarritako plateren inguruan kokatu.
Zerbitzatzerakoan, antxoak plateraren erdian ipini, perrexil adar eta guzti.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa