Errezetak lehenengo platerak
Lehenik eta behin, jarri ekilore-olioa zartagin batean, eta bota tipulatxa, baratxuri txikitua eta gurin pixka bat, gorri daitezen. Gorritzen direnean, onddoak eta boilurra gehituko dizkiegu, eta salteatu egingo dugu guztia. Ondoren, pasta gehituko dugu (aurrez egindakoa). Piperbeltza botako diogu (pixka bat).
Bestalde, arrautza-gorringoa esne-gainarekin nahastuko dugu. Guztia ondo salteatu ondoren, bota esne-gaina eta arrautza pastari. Irakiten hasten denean, atera eta zerbitzatu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa