Errezetak lehenengo platerak
Bideoak (1)
Alde batetik, ahalik eta apainen jarriko ditugu uraza mota guztiak (lolloa, haritz-hostoa…), bai eta endibiak ere.
Tomatea dadotan ebaki, eta urazarekin batera jarriko dugu. Otarrainari barrua hustu, zatitan ebaki eta entsaladaren gainean jarriko dugu. Gatzozpindu egingo dugu.
Bestalde, zartagin batera oliba-olioa bota, eta tipula jarriko dugu biguntzen, txiki-txiki eginda. Gorritzen hasten denean, otarrainxka-isatsak eta txirlak gehituko dizkiogu. Txirlak irekitzen direnean, otarrainxkak eta txirlak entsalada gainean jarri, eta zartagineko olioa botako diegu gainetik.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa