Errezetak lehenengo platerak

Txoriene

Lehenengoak

Onddo eta ganba krepeak
Osagaiak
  • Olatak:
  • Esnea - 250 ml
  • Arrautzak - 1
  • Irina - 200 g
  • Gurina - 30 g
  • Gatz pixka bat
  • Azukre pixka bat
  • Saltsa:
  • Pikillo piperra
  • Piper gorria
  • Piper berdea
  • Tipula
  • Arrain-salda
  • Olioa
  • Gatza
  • Modena
  • Betegarria:
  • Onddoak - kilo erdi
  • Ganbak zurituta - 200 g
  • Porru erdi bat
  • Piper berdea - 2
  • Tipula bat
  • Esnea
  • Gurina
  • Gatza
  • Irina
  • Olioa
Prestaketa

Olatak. Jarri osagai guztiak irabiatzeko edalontzi batean, eta nahastu dena, fin-fina geratu arte. Sartu hozkailuan pixka batean. Hartu zartagin txiki bat eta igurtzi gurinez. Ondoren, bota ore pixka bat, eta alde batetik egiten denean, eman buelta.

Betegarria. Txikitu onddoak, eta bota lapiko batera, olio zurrusta batekin. Jarri sutan, harik eta bigundu arte. Txikitu porrua, piper berdea eta tipula fin-fin, eta jarri biguntzen, beste lapiko batean. Dena bigundutakoan, nahastu eta bota zuritutako ganbak. Egosi guztia. Beste lapiko batean, egin bexamela esnearekin, gurinarekin eta irinarekin, aurrez egindako onddo-nahasketari gehitzeko.

Platera muntatzeko. Bete olata bat betegarriarekin

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena