Errezetak lehenengo platerak
Lapiko batera oliba-olio txorrotada eder bat bota, eta baratxuri aleak ahalik eta txikien xehatuta gehitu. Sutan gorritzen jarri. Baratzuria “dantzan” hastean (ez utzi baratzuriak gorritzen) koilarakada irina gehitu eta ondo nahastu.
Jarraian almejak lapikora bota eta baita txakolin basokada erdia ere. Sua bizitu, txakolinaren alkohola lurrindu dadin eta jarraian arrain salda gehitu.
Hasieran basokada erdia bakarrik erabiliko dugu, ondoren saldaren lodieraren arabera salda gehiago erabil dezakegu.
Azkenik lapikoa irakiten utziko dugu, almeja guztiak ireki arte. Lapikoa ez dugu tapaz estaliko. Almejak irekita daudenean perrexila bota eta sutatik kenduko dugu lapikoa.
Jateko prest ditugu jada. Plater hau prestatu eta bereala dastatzea komeni da, denbora bat pasa ostean almejak lehortu egiten bait dira.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa