Errezetak lehenengo platerak
Alde batetik pasta ur berotan jarriko dugu hidratatzeko 15 minutuz. Ondoren xukatu.
Beste aldetik, barazkiak oliba olioarekin bigundueta haragi txikitua gehitu.
Haragia eginda dagoenean, irin pixka bat bota eta ondoren tomate saltsa gehitu. Pauso hau lasagnak gorputza hartzeko da.
Labeko ontzi batean haragi nahasketa zabaldu, pastarekin dena estali, berriz haragia jarri eta gainean berriz pasta lehen bezala.
Bexamela egiteko, alde batetik esnea irakin eta beste ontzi batean gurina urtuko dugu. Gurinari irina nahastu eta ondoren esne irakina. Gatzean nola dagoen probatu.
Bexamela egina daukagunean, lasagnari gainera bota eta labean sartu 8 minutuz, 180ºtan.
Sobratzen zaigun bexamelari tomate saltsa pixka bat eta esne pixka bat botaz, anoa bakoitzari gainetik botatzeko aprobetxa dezakegu.
Errezeta hau lau lagunentzako da.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa