Errezetak bigarren platerak
GONBIDATUA:
Ilazki Martirena
NOLA EGIN:
- Lehenik eta behin, bol batean 400g irin integrala ditugula, erdi zulotxo bat egin eta bi azukre koilarakada botako dizkiogu, gatza. Behin osagai guztiak bolean daudenean, ondo nahastuko ditugu, ura erabiliz.
- Gure gustura dagoen masa lortzen dugunean, hurrengo pausoarekin jarraituko dugu. Horretarako, tipulak hartu eta zatituko ditugu, ondoren zartaginera sartu eta erregosteko. Prozesu bera egingo dugu azenario, piper eta alberjinjarekin. Noizbehinka soja-saltsa eta jegibrea botako dugu, eta martorria gehituko diogu.
- Behin osagaiak erregosita daudela, zartaginetik aterako ditugu. Ogiaren masa hartu, bakoitzean barazkiak bota eta poltsa moduko itxura emango diogu, barruan utziz.
- Amaitzeko, 'Termomix' moduko gailuetan sartuko ditugu eta zortzi minutu uziko ditugu lurruntzen.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa