Errezetak bigarren platerak
Bideoak (1)
NOLA EGIN?
Saltsa egiteko:
- Txerri gantza kazola batean urtzen jarri.
- Tipula xehe-xehe moztu, kazolara gehitu eta erregosi.
- Perretxikoak zati txikitan zatitu eta kazolara gehitu.
- Irina eta ardo zuria gehitu.
- Salda beroa gehitu, gatz puntua eman eta 20 minutuz sutan utzi.
- Kazola hotz batean hiru arrautza gorringo irabiatu.
- Ondoren, saltsa gehitzen joan pixkanaka eta ondo nahastu.
- Txerri gantzarekin labeko ontzia igurtzi.
- Ogi birrindua jarri eta ondoren arrai xerrak ipini.
- Baratxuriak zapaldu eta zatitu.
- Perrexila txikitu.
- Baratxuriarekin nahastu eta arrai xerren gainean ipini.
- Gatza eta intxaur muskatua erantsi.
- Eta azkenekoz limoi zukua eta ontzen utzi 30 bat minutuz.
- Ondoren, saltsa gainetik gehitu.
- Ogi birrindua eta gazta birrindua bota.
- Amaitzeko, txerri gantz zatiak gainetik jarri eta labera sartu 180 gradutan, 10-15 minutuz.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa