Errezetak bigarren platerak

Txoriene

Bigarrenak

Gernikako piperrak bildots-hankaz beteta
26:04
Osagaiak
  • --6-8 bildots-hanka
  • --12 Gernikako piper
  • --Tipula bat
  • --Berakatz-buru bat
  • --Azenario bat
  • --Porru bat
  • Saltsa egiteko:
  • --Tipula bat
  • --2 azenario
  • --2 berakatz-atal
  • --Urdaiazpiko zatitxo bat
  • --Tomate saltsa, 60 g
  • --Irina, koilarakada bat
  • --Pattarra
  • --Ardo zuria, 200 ml
  • --Bildots-salda
  • --Ezkaia
  • --Olioa
  • --Gatza
  • Gainerakoak:
  • --Arrautza
  • --Irina
  • --Ekilore-olioa
Prestaketa

Gonbidatua: Igor Madariaga, eraikuntza ekologikoak egiten dituen Ekoetxe enpresako gerentea.

NOLA EGIN?

- Bildots-hankak ur irakinean sartu eta galdarraztatu ordu erdiz.

- Ondoren, ur beroa kendu eta hotza gehituko diogu.

- Azenario, porrua, tipula eta baratxuri atal pare bat gehitu eta irakiten jarri.

- Sutan eduki ordu erdiz.

Saltsa egiteko:

- Azenario eta tipula zatitu eta urdaiazpikoarekin batera erregosi.

- Ondoren irina gehitu eta ondo erregosi.

- Tomate saltsa erantsi eta ondoren ardo zuria eta erregosi.

- Bildots-hankak erregositako erabilitako ura gehitu.

- Eginda dagoenean birrindu.

- Beste zartagin batean tipula erregosi.

- Bildots-hankak papurtu hezurra kenduz eta tipula erregosiarekin nahastu.

- Pattarra bota eta pipermin puntua eman.

- Zartagin batean piper berdeak erre.

- Eginda daudenean, ireki eta bildots hanken haragia eta tipularekin egindako nahasketarekin bete.

- Irinetik pasa lehenengoz eta ondoren arrautza irabiatutik eta olio berotan frijitu.

- Azkenik, platerera zerbitzatu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena